Ficod 08
 
Estructura del ForoEstructura del Foro

OSOKO BILKURAK

Nazioarteko hizlarien partaidetza (adibidez, Gerd Leonhard-ena) izango duten bilera garrantzitsuak Udal Biltzar Jauregiko A auditoriumean izango dira, lehentasunezko ordutegian.

MAHAI-INGURUAK

Gaikako 18 mahai izango dira, moderatzaile batek eta hiru hizlarik osatuta. Eduki digitalen industriaren kate osoaren ildo nagusiak eta kasuak aztertuko dituzte; hala nola, sorrera eta sormena, banaketa, itzulera, negozio-eredu berriak edota azpiegiturak. Arreta berezia eskainiko diete zinemari, musikari, bideo-jokoei eta aisialdi digitalari.

TAILERRAK

Tailerretan jardunbide onenak eta kasu arrakastatsuak azalduko dituzte enpresa aitzindariek.

networking emprendedorEs

Networking Emprendedores atalean, edukien sektoreko ekintzaileak, balizko finantzatzaileak eta kolaboratzaileak elkartuko dira. Eztabaidatzeko eta harremanak sortzeko gunea da.

ERAKUSKETA-EREMUA

Erakusketa-eremuan, babesleek eduki digitalen inguruko negozio-plataformak erakutsi ahal izango dizkiete bezeroei, hornitzaileei eta balizko bazkideei.

ETA, GAINERA

CPI inguru digitaleko jabetza intelektualaren eskubideei buruzko konferentzia . FICOD 2008 foroaren barruan izango da, azaroaren 25ean eta 26an, Madrilgo Udal Biltzar Jauregian. Jabetza intelektualaren eskubideen inguruko hitzordu garrantzitsu horretarako, berariaz sortutako webgunea eta baimen bereziak izango dira.



Ficod 2008Ficod 2008

Feeds RssFeed Rss    Feeds RssFeed Blogficod    Feeds RssFeed twitter



Colaboradores

© 2008 FICOD 08ContactoAviso legalColaboradoresConfianza Online